XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Alde batetik, gure herri honen bizialdi neketsu baten lekukotasun direlako. Eta, bestetik, gaur egun ere gure arterako hizketa-gai txit interesgarri gerta daitezkeelako. Elkarren ondora bildu eta sarri asko ez ote gara ganoragabekeriak esaka jarduten?

Horra, bada... bai etxekoek edota bai auzotar nahiz eliztar batzuek aldizka mamitsu elkarrizketatzea oso mesedegarri dutela eta, gogoeta hauetako bati buruz jardunaldi jori bat baino gehiago egin ahal baietz. Eta horretarako, ez apaiz eta ez maisuren baten beharrik ez da izango. Irakurri eta hitz egin. Besterik ez.

Gogoeta hauek Francoren agintaldia bizi-bizian zegoen garai hartan sortuak direla ez ahaztu. Aise soma daiteke hori lerrotartean begiak sartzen jakinez gero. Urteberritako azterketa (1973.12) astiro irakurtzen bada, adibidez. Gure etxeko egoera lastimotsuak salatu nahian, auzoan antzera gertatutakoa gogoratu behar zen.

Hala, adibidez, Portugalek pasaberria zuen salazarismoaren diktadura (ikus 1974.06ko gogoeta). Hala ere, gure Goiz Argi pobrea ez zen multa batzuetatik libratu.

Bestaldeko aipamen batzuk ere ordukoak dira. Adibidez Errusiarena (1971.02) eta Albaniarena (1974.09), orduan komunismo gogorraren menpe zeuden herrialdeena. Edota Mobuturen urteetan Zaire txit abaildua eta gaur berriro Kongoko Errepublika den nazioaren aipamena (1974.12).

Eta beste hiru ohartxo oraindik.

Bat: orrialde hauetako edukia bera ere, inoiz, zertxobait aldatu eta hoberatu beharra zegoen.